Atzealdea Jentilak, Olentzero, Mari Domingi... ibilaldi magikoa Aralarren

Azti lagun! Badator ARALARKO IBILALDI MAGIKOA!
Familian igande goiz eder bat pasatzeko proposamena luzatzen dizuegu abenduaren 21ean. Magiaz beteriko ibilaldi honetan Olentzerori eta Mari Domingiri eskutitza emateko aukera egongo da. Zatoz!
OHAR GARRANTZITSUA: sarrerak salgai jarriko dira datorren asteartea, azaroaren 25ean goizeko 10:00etan.
Xehetasunak sarrerak eskuratzeko:
- 3 urtetik gorako haur eta familientzat bereziki zuzendutako ekintza da.
- Bi txanda egongo dira: 10:30 / 11:00
- Gehienez 6 sarrera erosi ahal izango dira pertsonako.
- Sarrerak egunean bertan Lizarrustiko Parketxean erakutsi beharko dira, inprimatuta edo mugikorrean.
Informazio gehiagorako: 943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoanatura.eus