Atzealdea Jentilen lurraldean iparraren bila

2020 / 11 / 08

Esaera zahar batek dio “izena duenak, izana du”. Jose Miguel Barandiaran beti aritu zen izena zuen guztia ikertu nahian. Horregatik Ataunen, bere jaioterria, Euskal mitologiarekin lotutako izen eta kondaira ugari aurkitu daitezke.

Abiapuntu horretatik Barandiaran Museoak mitologiarekin lotutako orientazio jolas bat antolatu du. Barandiaranek egin zuen bezala, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik San Gregorio auzoa goitik behera zeharkatzeko asmoz. Ez dakigu jentil edo lamiarik agertuko den, baina familian edo lagunen artean goiz ederra pasatzeko aitzaki bikaina izango da.

Hitzordua Barandiaran Museoan bertan izango da, azaroko igande guztietan, goizeko 11:30etan. Amaieran errota eta zerrategia uraren bidez martxan ikusi ahal izango dira.

Aurretik izena ematea ezinbestekoa da eta jardueraren prezioa 3 € dira. COVID-19 aurkako prebentzio neurriak hartuko dira. Horregatik, musukoa norberak etxetik eramatea beharrezkoa da.

 

INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:

barandiaran@gipuzkoanatura.eus

943180335 / 688895069

www.gipuzkoanatura.eus