Atzealdea Jentilen lurraldean iparraren bila (irailak 18)

2022 / 09 / 18
irail 18

Esaera zahar batek dio “izena duenak, izana du”. Jose Miguel Barandiaran beti aritu zen izena zuen guztia ikertu nahian. Horregatik Ataunen, bere jaioterria, Euskal mitologiarekin lotutako izen eta kondaira ugari aurkitu daitezke.

Abiapuntu horretatik Barandiaran Museoak mitologian oinarritutako orientazio jolas bat eskaintzen du. Barandiaranek egin zuen bezala, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik San Gregorio auzoa goitik behera zeharkatzeko asmoz. Ez dakigu jentil edo lamiarik agertuko den, baina familian edo lagunen artean goiz ederra pasatzeko aitzaki bikaina izaten da.