Atzealdea Jentilen lurraldean iparraren bila

2024 / 07 / 07
Jentilen lurraldean iparraren bila

Esaera zahar batek dioen moduan, "izena duenak, izana du". Jose Miguel Barandiaran beti aritu zen izena zuen guztia ikertu nahian. Horregatik Ataunen, bere jaioterrian, euskal mitologiarekin lotutako izen eta kondaira ugari aurkitu daitezke.

Abiapuntu horretatik Barandiaran Museoak mitologian oinarritutako orientazio jolasa eskaintzen du, Barandiaranek egin zuen bezala, pertsonaia mitologikoen urratsen atzetik San Gregorio auzoa goitik behera zeharkatzeko asmoz. Ez dakigu jentil edo lamiarik agertuko den, baina familian edo lagun artean goiz ederra pasatzeko aitzakia bikaina izaten da.

Ekainaren 30ean, igandean, izango da saioa. Hitzordua goizeko 11:30etan izango da Barandiaran Museoan bertan. Amaieran, errota eta zerrategia uraren indarraz martxan ikusteko aukera egongo da. Aurretik izena ematea ezinbestekoa da, plazak mugatuak dira.