Atzealdea Jolas inklusiboa familian

2025 / 08 / 15
Jolas inklusiboa

Arantzazuko Parketxea ibilbide irisgarriaren hasiera da. Bide horretan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Ezintasun fisikoren bat duten pertsonen lekuan jarriko gara eta ibilbide irisgarrian zehar goiz paregabe bat pasako dugu paraje zoragarri batean murgildurik.   

Abuztuan, Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutu eta hauetaz gozatu nahi dutenentzako, Arantzazuko parketxeak “Jolas inklusiboa familian” jarduera antolatu du hilaren 15, 23 eta 24rako. Bertan, ikusmen urritasuna eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonen azalean jartzeaz gain, familian jolasteko eta disfrutatzeko aukera izango da. Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, galdera ezberdinak erantzutea izango da egun honetako erronka.   

Goizeko 11:00tan elkartuko gara Arantzazuko parketxean. Jarduerak ordu eta erdiko iraupena izango du eta 12:30ak aldera amaituko da. Prezioa 5 eurotakoa izango da helduentzat eta 3-12 urte bitarteko haurrentzat, aldiz, 3 eurotakoa. Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izango dira.