Atzealdea Jolasa eta kolore festa nagusi Aste Santuan Iturraran Parketxean (Pagoeta, Aia)

2021 / 03 / 26
orientazio jolasa

GALDUTAKO ERLEAREN BILA - Apirilak 2 eta 4: erleen mundu berezia landuko dugu Iturraran Parketxean jolas baten bidez. Orientazio jolas bat da, non talde txikitan, mapa baten laguntzaz lorategi botanikoan barrena ibiliko garen lorez lore erleei buruz ikasten. Bukaeran, erlategira joango gara guztiok eta erlauntza baten irekiera burutuko dugu erleak beraien aberasketan egiten duten lana ikusi eta ezagutzeko.  

Erleak behar beharrezkoak ditugu ekosistemetan eta bisita hauen helburua zertxobait gehiago ikastean datza, ezagutu heinean zaintzen dugulako gure ingurunea.

LORATEGI BOTANIKOKO ALTXORREN BILA - Apirilak 1, 3 eta 5Gipuzkoako Orientazio Taldeak ezarririko orientazio zirkuituetako batean burutuko dugu jolasa. Orientazio mapa baten laguntzaz Iturrarango Lorategi Botanikoan balizak topatu beharko dira eta horretaz gain naturako zenbait gaiei buruzko galderei erantzun beharko zaie altxorra bilatu ahal izateko. Sorpresak egongo dira partaide guztientzat.

GAUTXORIAK BERRIRO ASKE PAGOETAN - Apirilak 3Arrano etxean sendatutako urubiak askatuko dira

ITURRARAN PARKETXEA (10:00-14:00) irekia - Apirilak 1tik 5era eta 8tik 11eraJatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri zoragarria. Parkeari buruzko informazioa jaso eta museo etnografikoa ikusteko aukera.

AGORREGIKO BURDINOLA ETA ERROTAK - Apirilak 1tik 5era, eta 11ean. 11:30etan erakustaldi gidatua bai burdinola eta baita errota ere lanean ikusiz.

Jarduera guztietan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da izena ematea: iturraran@gipuzkoanatura.eus

Erreserba egiteko beharrezko datuak:

  • Kontakturako pertsonaren izen-abizenak
  • Emaila
  • Telefono mugikorraren zenbakia
  • Jatorria
  • Ekintzan parte hartuko duten pertsona kopuruak adieraztea, zenbat heldu eta zenbat ume bereiztuta (haurren adina adierazi)