Atzealdea Kandelario Iturraranen: argia piztuz natura esnatu

Neguko egun hotzenetan, natura lo dagoela dirudi, baina Iturraran Parketxean sekretu bat daukagu: badakigu nola esnatu! Otsailaren 1ean, tradizioa eta sormena uztartuz, familia artean ospatzeko goiz berezi bat prestatu dugu.
Zer bizi izango dugu?
Goiz osoan zehar, Parketxe inguruko txokoak arakatuko ditugu jolas misteriotsuen bidez eta udaberriari ongietorria ematen saiatuko gara. Ezustekoz beteriko goiza izango da, naturaren zeinuak interpretatzen ikasiko baitugu.
Abentura amaitzeko, sormen tailer bat egingo dugu: bakoitzak bere "argizaiola" propioa sortuko du, basoko elementuak eta argizaria erabiliz, etxean natura esnatzen jarraitzeko argi berezi hori izan dezagun.
Informazio praktikoa:
- Eguna: Otsailaren 1a, igandea.
- Ordutegia: 10:30 – 12:30.
- Hizkuntza: euskaraz.
- Prezioa: helduak 8€ eta umeak (1-12 urte) 6€.
- Lekua: Iturraran Parketxea (Pagoeta natura-parkea).
Erreserbak eta informazio gehiago: plaza mugatuak dira! Ziurtatu zure lekua lehenbailehen:
- 943 83 53 89
- iturraran@gipuzkoanatura.eus
Zatoz gurekin natura esnatzera!