Atzealdea Laurgaingo txutxumutxuak
2020 / 08 / 26
Pagoeta Natura Parkeko lurren gehiengoa Aiako bi auzoetan banatua dago, hego-mendebaldean Altzola auzoa dugu eta ipar-ekialdean Laurgain.
Laurgaingo Jauntxoak ziren Agorregiko burdinola eta erroten jabeak, inguruko mendi eta baserrienak. Horren lekuko "Palazioa" izenez ezagutzen den Laurgaingo dorretxea. Ixtorio asko gordetzen dituen eremua paisaia ikusgarri batean.
Gehiago ezagutu asmoz, zailtasunik gabeko txango bat burutuko dugu.