Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 23an eta 24ean egingo den 18. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Le jardín des Erythrines

Le jardín des Erythrines

Sylvain & Loreley Teysseire

142 Chemin du Palyvestre, 83400 Hyères, Francia

lejardindeserythrines@gmail.com

00 33 689 17 23 59

Espezialitatea

Erythrine bilduma eta landare tropikalak

Historia

2011n, Sylvain Teysseirek, bere mintegi propioa sortuz, haurtzaroko ametsa bete zuen.

Zuzenbide-ikasketen erdian, haurtzaroko pasioari heltzea erabaki zuen, eta lorazaintzarekin lotutako hainbat ikastaro egin zituen. Beste mintegi batzuetan ere egin zuen lan eta bere prestakuntza Angerseko paisaia eskolan osatu zuen.

Hyères-les-Palmiersen dago kokatua mintegia eta bere emazte Loreley-ekin (Ekuadorren jaioa) elkar topo egitea erabakiorra izan zen. Elkarrekin, The Garden of the Erythrines sortu zuten, hego hemisferioko (Hego Amerika, Australia, Zeelanda Berria, Hego Afrika...) landare bildumak ekoiztu eta saltzeko asmoz.

Bere bildumen originaltasunak, bai adituak eta baita neofitoak, biak, harritzen ditu eta aurkikuntza berriak egiteko bere nahiak ez du amaierarik.

Zergatik

Aitona imitatuz, umetan zuhaitzak landatzen zituen gurasoen lorategian: Sequoia sempervirens, Cedrus, Magnolias, Taxodium, Metasequoia, Acer, Sciadopys, Quercus, Araucariak...

Barietateak

Landare-bildumen artean, Erythrines (koral-zuhaitza), Frangipaniers (Plumeriak), Cycadaceae, hostotza apaingarriko landareak (Bananiers, Acanthaceae, Alocasiak...) eta, berrikiago, Passiflores eta Aristoloches dira aipagarriak.

Beste azokak

Tauziako landare azokan hartzen du parte.

Multimedia