Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 21. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 26an eta 27an egingo den 21. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 56 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Le jardín des Erythrines
Historia
2011n, Sylvain Teysseirek, bere mintegi propioa sortuz, haurtzaroko ametsa bete zuen.
Zuzenbide-ikasketen erdian, haurtzaroko pasioari heltzea erabaki zuen, eta lorazaintzarekin lotutako hainbat ikastaro egin zituen. Beste mintegi batzuetan ere egin zuen lan eta bere prestakuntza Angerseko paisaia eskolan osatu zuen.
Hyères-les-Palmiersen dago kokatua mintegia eta bere emazte Loreley-ekin (Ekuadorren jaioa) elkar topo egitea erabakiorra izan zen. Elkarrekin, The Garden of the Erythrines sortu zuten, hego hemisferioko (Hego Amerika, Australia, Zeelanda Berria, Hego Afrika...) landare bildumak ekoiztu eta saltzeko asmoz.
Bere bildumen originaltasunak, bai adituak eta baita neofitoak, biak, harritzen ditu eta aurkikuntza berriak egiteko bere nahiak ez du amaierarik.
Zergatik
Aitona imitatuz, umetan zuhaitzak landatzen zituen gurasoen lorategian: Sequoia sempervirens, Cedrus, Magnolias, Taxodium, Metasequoia, Acer, Sciadopys, Quercus, Araucariak...
Barietateak
Landare-bildumen artean, Erythrines (koral-zuhaitza), Frangipaniers (Plumeriak), Cycadaceae, hostotza apaingarriko landareak (Bananiers, Acanthaceae, Alocasiak...) eta, berrikiago, Passiflores eta Aristoloches dira aipagarriak.
Beste azokak
Tauziako landare azokan hartzen du parte.