Atzealdea Leizarrateko (San Adrian) igarobidean indusketak zabalik
San Adrian igarobidea (Leizarrate) balio historiko handiko lekua da. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoek, Erdi Aroan ez ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute. Hain zuzen ere duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak…) aurkitu dituzte. Ibilaldian zehar Aizkorri-Aratz natura-parkeko gune ezagun eta magiko honen historia eta sekretuak azaleratuko dira.
Barrualdeko Done Jakue Bidea gizateriaren ondare izendatua izan da, San Adriango igarobidea eta bertatik pasatzen den galtzadarekin batera. Honenbestez, Zegamako Udalak eta Anduetza parketxeak, elkarlanean, San Adrian igarobidearen (Leizarrateko) historiaren aztarnak eta nola ez, altxorrak ezagutzera emateko txango gidatua antolatu dute.