Atzealdea Leizarrateko (San Adrian) igarobidearen indusketak zabalik

2021 / 07 / 17
Leizarrateko (San Adrian) igarobidearen indusketak zabalik

San Adrian igarobidea (Leizarrate) balio historiko handiko lekua da. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoek, Erdi Aroan ez ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute. Ibilaldian zehar, Aizkorri Aratz natura-parkeko gune ezagun eta magiko honen historia eta sekretuak azaleratuko dira.