Atzealdea Leizarrateko (San Adrian) igarobidearen sekretuak
Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoek, Erdi Aroan ez ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute. Hain zuzen ere duela 12.000 urteko aztarnak (zeramika zatiak, hezurrak…) aurkitu dituzte. Ibilaldi gidatuan zehar Aizkorri-Aratz natura parkeko gune ezagun eta magiko honen historia eta sekretuak azaleratuko dira.
Datorren otsailaren 26ean, larunbatarekin, Gizateriaren Ondare den San Adrian igarobidean egin diren indusketa arkeologikoen berri izateko txango gidatua antolatu du Zegamako Anduetza Parketxeak. San Adrian igarobidean indusketa arkeologikoen 14. kanpaina burutu da iazko udan eta kanpainatan jasotako materiala, informazioa eta sekretuak izango dira txangoaren ardatz.