Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 21. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 26an eta 27an egingo den 21. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 56 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Les Roses Anciennes du Jardin de Talos
Historia
2007an sortu zen mintegia, aldaxka bidez eta Bio ziurtagiriarekin landatutako antzinako arrosak eta barietate botanikoak eskaintzeko asmoarekin. Teknika honekin, bizi iraupen bikaina duten landare oso sendoak bermatzen dira.
Nire gurasoen lorategi botanikoaz inguratuta jaio nintzen (Talosko lorategia, Ariège-n). Lorategi hori Frantziako lorategi botanikoen gidan dago. Hortik dator landareekiko nere grina. Lorategiko landareak ugaritzen hasi nintzen, batez ere amaren antzinako arrosen bilduma, urtean behin irekitzen zen lorategiko bisita-egunak saltzeko aprobetxatuz.
Gaur egun, ikuspegi hori duen Frantziako mintegi bakarra da eta 600 arrosa-barietate baino gehiago eskaintzen ditut. Mintegiaren ondoan hektarea bateko lorategia sortu dut, landare amekin, ia 1.000 arrosa zahar eta botaniko mota desberdinekin, besteak beste landare eta zuhaitzekin. Etorkizunean lorategira bisitak eskainiko ditut.
Zergatik
Bildumako landare bat maila botanikoan interesa duena da, orokorrean ematen ez dena.
Barietateak
Rosa cymosa, Rosa x micrugosa 'Walter Butt', Rosa chinensis spontanea, Lijiang Rose...
Nire barietate gogokoenak hauek dira: Rosa roxburghii 'Normalis', Basye's Purple Rose, Rosa chinensis 'Mutabilis',...
Beste azokak
La Feria de Plantas de Colección De Iturraran, Gaujacq, Albertas, Serignan-du-Comtat, Carcassonne, Castanet-Tolosan, Leobard, St-Jean-du-Gard, Prades...
Bi sari jaso ditut:
- 2015ean, Plant Diversity Award, Alberta Plant Days (Bouc-Bel-Air, Frantzia)
- 2018an, Tauziako Prix des Amis, Château de Tauzia (Gradignan, Frantzia)