Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 23an eta 24ean egingo den 18. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Les Rosiers de Richard

Les Rosiers de Richard

Richard Marples

Poux, 82130 Lafrançaise. D927 errepidean, St Maurice / Montastruc norabidea hartu.

ricks.roses@hotmail.fr

0033681986177

Espezialitatea

Larrosa ingelesak

Historia

St Maurice la Rommiere-n du egoitza Richardek, eta 600 arrosa ingeles baino gehiagoko bilduma du. David Austin herrikidearen sorkuntzei zor die ekoizpena; David bera izan bait zen antzinako arrosak eta arrosa modernoak hibridatu zituen lehena. Richardek bere loreei eskaintzen die denbora guztia, eta horietako batzuk oso famatuak eta oso preziatuak bihurtu dira.

Berak ekoizten dituen arrosak, petalo ugaritasunagatik ezagunak dira eta, bereziki, jariatzen duten lurrinagatik: tea, arrosa, musketa, mirra... usaindunak eta fruta usaindun asko.

Richardek bere grina transmititzen du, eta arrosak denbora luzean kontserbatu ahal izateko aholko emaile ona da.

Multimedia