Life Oreka Mendian proiektuaren erakusketa Anduetza Parketxean

2020 / 02 / 14

Abeltzaintzaren eta artzaintzaren gainbeherak larre hauen erabilera falta ekarri du, eta hauetako asko ez dira kontserbazio egoera onean aurkitzen. Hori dela eta, Natura 2000 Sarearen barruan estrategia bateratu bat garatu da.

Proiektu honek Europa mailan oso mehatxatuta dauden habitat hauek kudeatu eta kontserbatzeko oinarriak ezartzen ditu, bertan bizi diren espezieen babesa bermatuz. Proiektu honen bitartez, mendi larreetako eragile desberdinak inplikatu nahi dira: lur-jabeak, erabiltzaileak, naturguneetako kudeatzaileak, adituak eta tokiko eragileak etab.

Honenbestez, mendiko larreak balioan jartzeko eta euren bioaniztasuna ezagutzera emateko argazki erakusketa Anduetzako Parketxean izango da otsailaren zehar.

31 argazkiz eta proiektuaren inguruko ikus-entzunezko batez osatutako erakusketa hau, mendiko larreen funtzio aniztasuna islatu nahi du. Horretarako, argazkiak lau multzotan banatu dira: kontserbazioa, erabilera, tradizioa eta berrikuntza. Lau funtzio hauen arteko harremana oso estua da, eta guztien artean multzo bakarra osatzen dute: Oreka Mendian.

Proiektu honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero: www.lifeorekamendian.eu/eu