Ezagutu gure Parketxeak
Parketxe Sarea osatzen duten parketxeen bitartez, ingurumen-hezkuntza, natura-ingurunearen ezagutza, naturarekin lotutako natur zein hezkuntza-jarduerak sustatu nahi dira, betiere ingurumenarekiko errespetuzko balioak bultzatuz. Gainera, Gipuzkoako Parke Naturalen egoeraren jarraipena burutzeko ikerketa-proiektuak aurreikusten dira.
Atzealdea Lizarrusti (Aralar)
Ezagutu Lizarrusti parketxea
Gutxi dira Aralar bezalako eremuak eta Lizarrusti haren atea da, naturaren eta gizakiaren arteko harremanak onduriko “kanpoko erakustareto” handienaren sarbidea.
1994an Aralar natura-parke izendatu zenean, Lizarrusti gainean aurkitzen den antzinako mikelete etxea parketxe izateko aukeratu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak. Ordutik, aterpetxea, taberna, jatetxea eta Aralar natura-parkeko interpretazio zentroa daude bertan.
Lizarrusti parketxearen kanpoko aldea
Bisitariak Lizarrusti parketxean
Lizarrusti parketxeko erakusketa
Bisita parketxeko lakura
Bisitariak mendian zehar
Aralarko ondarea oinarritzat hartuz, ingurunearen ezaugarriak erakusten dituzten eta gizakiak harekin izandako harremana azpimarratzen duten jarduerak burutzen dira urtean zehar, sarri askotan, Barandiaran Museoarekin elkarlanean. Lareoko urtegia eta parketxetik haraino doan bidea dira Lizarrusti inguruetako altxor ezagunenetariko bi.
Natura-parkea osatzen duen mendigune karstikoak 10.971 ha-ko hedadura du. Larrunarri (Txindoki) mendia da mendizerrako tontorrik ezagunena. Mendigunearen goialdean ardien, behien eta zaldien bazkaleku diren larreak gailentzen dira; haien alboetan pagoak nagusi diren malda malkartsuak daude. Larreak dauden lekuetan Historiaurreko, Antzinateko zein Erdi Aroko aztarna ugari aurkitu dira. Belaunaldiz belaunaldi sortu eta garaturiko ahozko kontakizunek Aralar natura parkeko ondarearen beste atal garrantzitsua osatzen dute.
Bai Nafarroako zein Gipuzkoako alderdiak BIL (Batasunaren Intereseko Lekua) eta HBBE (Hegaztien Babes Berezirako Eremua) bezala izendatuta daude. Hain zuzen, basoak eta larreak tartekatzen direneko ingurune honetan, hainbat landare eta animalia espezie berezi bizi dira (bisoi europarra, sai arrea, sai zuria, arrano beltza, ugatza...).
Hezkuntza Programa
Lizarrustiko parketxeko hezkuntza eskaintza, Barandiaran museoarenarekin osagarria dena, adin askotako pertsonentzat atondua dago; guztientzat egokitutako bisitak daude, askotariko gaiak lantzen dituztenak (natura-parkearen ezaugarriak, bioaniztasuna, arkeologia, etnografia, euskal kultura, mitologia…). Honatx hezkuntza eskaintza:
Jarduerak
Antolatzen diren jarduera gehienek bioaniztasunarekin eta kultur ondarearekin dute zerikusia. Sarritan, hainbat adituren eskutik burutzen dira. Hona hemen zenbait adibide adierazgarri:
-
IBILALDIAK NATURA-PARKEAN
- Natura-parkeko bioaniztasuna ezagutzeko ibilaldiak (narrastiak eta anfibioak, saguzarrak, txorien kantuak...).
- Kultur paisaia hobeto ulertzeko ibilaldiak (abeltzaintza, aurkikuntza arkeologikoak, ikazkintzaren aztarnak…).
- Ibilaldi gidatu orokorrak. Natura-parkeko sarea osatzen duten ibilbideen bitartez, natur eta eta kultur ondarea ezagutzeko aukera dago. Adin guztietako bisitariei egokitutako irteerak antolatzen dira, norberak bere gogo eta beharren arabera aukera ditzakeenak.
-
ERAKUSKETAK
- Natura-Parkearen inguruko erakusketak.
- Natura-Parkean burutzen diren proiektuen inguruko erakusketak.
Kokapena
Lizarrustiko parketxea Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan dago, Lizarrustiko mendatearen gune garaienean (621 m-ko altueran), errepidearen ondoan.
- Helbidea
- Aia Auzoa, 2, 20211 Ataun, Gipuzkoa
- ETRS89 koordenatuak
- X: 573453
Y: 4756815 - Harremanetarako
943 18 03 35
688 895 069
lizarrusti@gipuzkoanatura.eus
Nola iritsi?
Ataunera iristeko, N-1 errepidea Beasainen utzi eta Lazkaoko noranzkoa hartu behar da, Gi-120 errepidea jarraituz. Nafarroatik etorriz gero, NA-120 errepidetik irits daiteke.
Gipuzkoatik, Ataun zeharkatu ondoren, Lizarrustiko mendatea igoz iristen da parketxera (Beasaindik 15 km.). Nafarroatik, aldiz, Arbizu eta Etxarri Aranaz herrietatik ailegatzen da.