Atzealdea Lizarrusti Aralarreko sarbide bat

2025 / 06 / 21
Lizarrusti

Lizarrustiko Parketxeak bere kultur paisaien edertasunari eta aberastasunari buruzko ikuspegi zabala ematen duen erakusketa berritu bat du. Hala, zentroko hormek informazio berritua ematen dute inguruko biodibertsitateari eta geologiari buruz, bai eta haren historiari eta ondareari buruz ere.

Aurkitu ahal izango diren irudiek eta testuek, besteak beste, duela 4.000 urte baino gehiagotik inguru horretan ematen diren artzaintza jarduerei buruzko informazioa ematen dute. Erakusketa, bisitaria euskal pertsonaia mitologikoak ezagutzera hurbiltzeko espazio batek osotzen du.

Lizarrusti betidanik izan da Aralarreko sarbide edo ate nagusietako bat. Parketxeak, berriz, ate natural horretan sartzeko gonbita luzatzen digu, ate natural horri gehitzen dio ezkaratza, izan dadin babesleku, topaleku eta elkarleku, ondoren Aralarreko natura, kultura ondarea, artzantza eta historia ezagutu, bertako balioekin gozatu nahi duten guztiontzat.