Atzealdea Lizarrustiko ostatua erabiltzeko eta kudeatzeko lehiaketa irekia

Otsailaren 20an Lizarrustiko ostatua (taberna eta aterpetxea) erabiltzeko eta kudeatzeko, alegia, arreta emateko eta hura dinamizatzeko, lizitazioa argitara emango eta irekiko da.
Prozedura irekia izango da. Pleguetan jasotzen diren baldintzak betetzen dituen edozein pertsona juridikok parte hartzeko aukera izango du.
Proposamenak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, lizitazio iragarkia argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Kontratua urtebetekoa izango da, baina beste lau urtez luzatzeko aukera izango da.
Kontratazio mahaiak, besteak beste, honakoak hartuko ditu aintzat: aterpetxeko eta tabernako bisitariak artatzeko zerbitzuaren proposamena (egutegia, ordutegia…), ostatura bisitariak erakartzeko jarduera proposamena, alokairuaren hobekuntza, emakumeen eta gizonen berdintasuna eta ingurumen irizpideak.
Lizitaziorako pleguak jasotzeko:
https://www.contratacion.euskadi.eus/hasiera/
https://www.gipuzkoanatura.eus/eu/parketxeak/fundazioa/kontratatzailearen-profila
Proposamenak aurkezteko: