Atzealdea Lizarrustiko paisaia ehundu duten zuhaitz magikoak

2024 / 08 / 11
Allekuko bira

Gure basoak leienda ugariren iturri izan dira, eta sinesmen zaharrak iruditzen zaizkigun arren, paisaia ikusteko dugun moduan eragiten jarraitzen dute. Horren adibide, gure arbasoek sakratuak kontsideratzen zituzten hainbat landare ditugu. Landare hauek ezagutzeko, Aralarko Parketxeak ibilbide eroso bat proposatzen dizu. Lizarrustiko aparkalekutik abiatuta, Alleko mendiaren magaletik doan pagadian zehar ibiliko gara, berriz ere Lizarrustira itzultzeko. Hitzordua abuztuaren 11n izango da, igandearekin, goizeko 10:00etan. Izena ematea derrigorrezkoa izango da.

Landare hauek ezagutzeko, Aralarko Parketxeak ibilbide eroso bat proposatzen dizu. Lizarrustiko aparkalekutik abiatuta, Alleko mendiaren magaletik doan pagadian zehar ibiliko gara, berriz ere Lizarrustira itzultzeko. Hitzordua abuztuaren 11n izango da, igandearekin, goizeko 10:00etan. Izena ematea derrigorrezkoa izango da.

Izena ematea derrigorrezkoa izango da. Prezioa 5 eurotakoa izango da pertsonako.