Atzealdea Lizarrustiko paisaia ehundu duten zuhaitz magikoak (ekainak 26)
Gure basoak leienda ugariren iturri izan dira, eta sinesmen zaharrak iruditzen zaizkigun arren, paisaia ikusteko dugun moduan eragiten jarraitzen dute. Horren adibide, gure arbasoek sakratuak kontsideratzen zituzten hainbat landare ditugu.
Landare hauek ezagutzeko, Aralarko Parketxeak ibilbide eroso bat proposatzen dizu. Lizarrustiko aparkalekutik abiatuta, Alleko mendiaren magaletik doan pagadian zehar ibiliko gara, berriz ere Lizarrustira itzultzeko. Hitzordua ekainaren 26ean izango da, igandearekin, goizeko 10:00etan.
Izena ematea derrigorrezkoa izango da. Prezioa pertsonako 5 eurokoa da.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:
barandiaran@gipuzkoanatura.eus
943180335 / 688895069
www.gipuzkoanatura.eus