Atzealdea Lizarrustiko paisaia ehundu duten zuhaitz magikoak (irailak 18)

2021 / 09 / 18
alleku irail

Gure basoak leienda ugariren iturri izan dira, eta sinesmen zaharrak iruditzen zaizkigun arren, paisaia ikusteko dugun moduan eragiten jarraitzen dute. Horren adibide, gure arbasoek sakratuak kontsideratzen zituzten hainbat landare ditugu.

Landare hauek ezagutzeko, Aralarko Parketxeak ibilbide eroso bat proposatzen dizu. Lizarrustiko aparkalekutik abiatuta, Alleko mendiaren magaletik doan pagadian zehar ibiliko gara, berriz ere Lizarrustira itzultzeko. Hitzordua irailaren 18an izango da, larunbatarekin, goizeko 10:00etan.

Aforoa mugatua denez, izena ematea derrigorrezkoa izango da. Prezioa pertsonako 4 eurokoa da.

Indarrean dauden Covid-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:
barandiaran@gipuzkoanatura.eus
943180335 / 688895069
www.gipuzkoanatura.eus