Atzealdea Maiatzaren 24: Parkeen Europako eguna

2021 / 05 / 24
kartela

Babestutako eremuen 100 urte baino gehiagoko historian mugarri erabakigarriak bizi izan ditugu: haien handitasun eta sinbolismoagatik izendatutako lehen parke nazionaletatik lehorreko eta itsasoko ekosistema gehienak ordezkatuta dauden Natura 2000 Sarearen garapenera arte.

Azken hamarkadetan ikasi dugu natura kontserbatzea funtsezkoa dela klima-aldaketak eragindako inpaktuei arrakasta handiagoz erantzuteko. Badakigu, halaber, eremu babestuak leku estrategikoak direla landa-garapeneko politiketan. Babestutako eremuen kudeaketa egokiak espezieen eta habitaten egoera hobetzen laguntzeaz gain, zerbitzu ugari ematen dizkie gizarte osoari, bisitariei eta biztanleei.

Oraintsuko osasun-krisiak are nabariago egin du espazio osasungarrien beharra eta gizakion haiekiko mendekotasuna. Parkeen "belaunaldi berriak" erronka global berriei aurre egin behar die, eta horiei tokian tokiko erantzuna eman, lortutako aurrerapenak aberastuko dituzten ikuspegi berriekin, pertsona aktibo, sortzaile eta konprometituen belaunaldi berriak sartuz.
 
Informazio gehiago