Makrame Ikastaroa - Lihoaren erabilera Euskal Herrian (Azaroak 5)

2022 / 11 / 05
Liho landarearen zuntzekin makrame ikastaroa egingo dugu Arantzazu Parketxean

Hariak aurrera eta atzera pasaz egiten dira korapiloak eta hauetako ehundaka bata bestearen atzean pilatuta tapiz, apaingarri edota bitxiak sor daitezke. Makrame ehungintza teknika da hau eta izena euskaldundu beharko bagenu korapilo izena izango luke, jatorri turkiarreko hitz horrek horixe bera adierazten baitu. Sormena marapiloen bidez lantzeko bide hau duela urte askotatik erabili da mundu osoko kultura ezberdinetan eta gaur egun estresa kudeatzeko eta baretzeko tarte bat hartzeko teknika gisa lantzen da.

Sormen lanketa honen hastapenak ikasiko ditugu Arantzazu parketxean azaroaren 5ean, larunbatez. Korapilorik ezagunenak egiten hasi eta kristalezko poteak apaintzerainoko goiz pasa honetan norberak egindakoa etxera eramateko aukera izango da. Apaingarri hauek egiteko liho zuntzak erabiliko ditugu eta, hau aitzakiatzat erabiliz, landare honi buruzko bitxikeriak ikasiko ditugu. Lore urdin txikiak dituen hau Euskal Herrian asko erabili da zuntzak atera eta ondoren hauekin izara, gona edota alkandorak ehuntzeko. Batez ere emakumeek egin dute lan gogor hau eta, honetarako, bereziak ziren erremintak erabiltzen zituzten, karrama, ezpata eta txarrantxa besteak beste.

Beraz, hiru ordu eta erdiko ikastaro honetan, makrame teknika lantzen dugun bitartean, Euskal Herriko ehungintzaren historian barneratuko gara eta hurbiletik ezagutuko ditugu lihoa eta haren lanketa tresnak. Ikastaroaren prezioa 24 eurokoa da eta prezioaren baitan daude bai prezioa eta baita euskarazko makrame gida txikia baita. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak dira.