Atzealdea Mineralen bila
Irailaren 20ean, igandearekin, “Mineralen bila” ibilaldi gidatu bat eskainiko dugu. Arditurri meagunea 2000 urtetan zehar ustiapena jorratu den gunea da, baina oraindik topa daitezke meatzarientzat hain preziatuak izan ziren mineralak. Helburua meatzaritzak utzita aztarnak ikustea izango da, baita ere ustiatutako mineralak topatzea, hori bai, bertan utzi beharko dira, gaur egun gune hau Natura Parkean barneratuta dago eta.
Abiapuntua 10:00etan Arditurri parketxean
Amaiera 12.00etan toki berean
Hizkuntza: elebiduna
Prezioa: 4 € / 3-12 urte bitartekoak 2€
Jarduera guztietan Covit-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dira:
Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz.
Eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dugu.
Eraman musukoa (maskarilla).