Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 23an eta 24ean egingo den 18. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

Historia
Begonia erythrophylla xumetik hasi eta Begonia masoniana antzinako barietatera edota Manaus bezalako begonia botaniko txikietaraino, orrialde honetan, hainbat eta hainbat landare mota topa ditzakezue, baita horiek behar bezala hazteko eta zuen etxean behar bezala edukitzeko behar den guztia ere.
Zergatik
Begonia generoak 1.500 espezie inguru biltzen ditu. Horietatik 150 inguru, ia 10.000 barietate eta hibridoekin batera, lorezaintzan erabiltzeko merkaturatzen dira. Amerikako, Afrikako eta Asiako eskualde tropikal eta subtropikaletan sortzen dira. Begonia generoaz gain, Begoniaceae familiako beste kide bat ere badago, Hillebrandia, Hawai uharteetan jatorria duen espezie bat soilik duena, eta baita Symbegonia generoa ere, duela gutxi Begonien kategorian sartu dena.
Barietateak
- Begonia autumm ember
- Begonia chichee
- Begonia imperialis wigtii
- Begonia maculatta
Beste azokak
Salmenta online soilik.