Atzealdea Murgildu Alkizako basoen sekretuetan
2026 / 10 / 24
Urriaren 24an, Alkizako basoen sekretuak ezagutzeko aukera izango dugu Mikel Belaskorekin. Natura-dibulgatzaile honekin, paisaiaren historia eta ingurumenaren arteko loturak aztertuko ditugu modu erakargarrian. Ibilbidean, bertako flora eta gizakiaren eta naturaren arteko harremana landuko dugu, gure ingurunea beste begi batzuekin ikusteko. Zatoz Ondarearen Europako Jardunaldietara!
- Urriak 24, larunbata
- 10:00etan hasiko gara, mesedez, garaiz etorri.
- Bi ordu eta erdi ingurukoa izatea aurreikusten dugu, gerta daiteke luzatzea.
- Prezioa: Alkizarrek eta 12 urte edo gutxiagoko haurrek doan. Gainerakoek 5-€
- Ordainketa bertan egingo da, eskudirutan
- Hizkuntza: euskaraz
- Izen-ematea

