null Natura besarkatuz
2020 / 06 / 20
Umea pagoa besarkatzen

Ingurune naturalekin kontaktua izatean, alderdi psikologikoak hobetzen dira eta maila fisiologikoan ere antzematen da eragina. Ekintza honek, naturarekiko kontaktua hain mugatua izan dugun garai hauetan, baso ingurune natural batean erabat murgiltzeko parada emango digu.


Datorren ekainaren 20an, larunbatarekin,Iturrarango lorategi botanikoan jarduera oso berezia prestatu dugu. Iturrarango gidari baten laguntzaz, naturarekiko konexioa bilatu asmoz zenbait ariketa edo jolas burutuko dira lorategiko zenbait txoko berezitan.


Jarduerak ez du zailtasunik, heldu nahiz haurrentzat prestaturik dago. Goizeko 11etan Iturraran Parketxean elkartuko gara eta ordu eta erdi inguru iraungo du. Prezioa pertsonako 5 eurokoa da helduentzat eta 3 eurokoa haurrentzat. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.


Covit-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko ditugu: Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz. Parketxera sartzeko, eta beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko, musukoa norberak eraman beharko du.