Atzealdea Neandertalak San Adrian (Leizarrate) igarobidean

Urtero, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek, Zegamako Udalarekin elkarlanean San Adrian igarobidea induskatzen eta aztertzen dute. Aurtengoa XVIII. kanpaina da. Udaro, aparta den igarobide honen sekretu berriren bat aurkitzen da: Erdi Aroko gotorleku bat, erromatarren aztarnaren bat... Iaz egindako aurkikuntza aparta izan zen: neandertalek kobazuloa babesleku gisa erabili zutela frogatzen zuten aztarnak aurkitu ziren. Gaur badakigu neandertalek duela 40.000 urte baino gehiago igarobidea erabili zutela.
Txango gidatu honetan, bertan izango diren arkeologoek neandertalen azken aurkikuntza arkeologikoak ezagutzera emango dizkigute in situ. Gainera, antzinako hominido horri buruz hitz egingo dugu; eta nola ez, igarobide honetan izan diren biztanleen garai historiko bakoitzaren errepasoa egingo da. Ahaztu gabe leku ospetsu eta magiko hau Aizkorri-Aratz natura-parkean dagoela.
Anduetza parketxeak uztailaren 13an antolatu duen txangoak ez du zailtasunik, edozein herritarrentzat egokia da. Bi ibilaldi egingo dira: 10:00etako saioa euskaraz izango da eta 12:00etako saioa gazteleraz. Aldaolako aparkalekutik abiatuko da, Otzaurtetik (Zegama) 4 kilometrora dago.
San Adrian igarobideko (Leizarrateko) ibilbide Anduetza parketxeko hezitzailearekin egingo da. Ondoren, igarobidean Aranzadiko arkeologoek emango digute indusketa arkeologikoen berri.
Txangoak 1:30ko iraupena izango duela aurreikusten da. Oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatzen da. Prezioa 6 eurotakoa izango da pertsonako (3-12 urte bitartekoentzat 4 eurotakoa).
Izena eman behar da, plaza mugatuak izateaz gainera, hala balegokio, eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego antolatzaileek izena eman dutenei abisua emateko aukera izango dutelako.
Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
943 80 21 87 / 688 623 609