null Osinberdeko erreka, ezkutuko paradisu txikia
2020 / 08 / 01
Osinberdeko erreka

(Zaldibia 2020/08/01)

Aralar bezalako sistema karstiko batean, ura bere barrunbeetan pilatzen da. Hala ere, tarteka lur-azpitik atera eta erreka eta osin ederrak sortzen ditu. Uraren indarra erakusten duten adibide hauetako batzuk Zaldibiako Arkaka inguruan ditugu.


Abuztuaren batean, larunbatarekin, bertako altxorretako bat ezagutzeko aukera izango dugu Aralarko Parketxearen eskutik. Horretarako, Arkakako aparkalekutik hasi (errepidea amaitzen den lekutik), eta errekak eginiko bidea jarraituz Osinberdeko putzuraino iritsiko gara.


Ibilbideak bi kilometro eskas ditu (km bat joateko eta beste bat itzultzeko), zailtasunik gabekoa da  eta adin guztietara zuzenduta dago. Bertako hidrologia eta horren inguruan sorturiko kultura izango dira hizpide, abeltzaintza eta leku-izenak tartean. Gainera, amaieran bainu bat hartzeko aukera egon daiteke. 


Irteera ordua 10:00etan izango da 13:00ak aldera amaituko dugu. Prezioa pertsonako 4 eurokoa da helduentzat eta 2 eurokoa haurrentzat. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira.


Covid-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko ditugu: Talde txikian ibiliko gara, segurtasun-distantziak mantenduz, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dugu eta musukoa (maskarila)  norberak eraman beharko du, beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko.


INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA IZENA EMATEKO:
barandiaran@gipuzkoanatura.eus
943180335 / 688895069
www.gipuzkoanatura.eus