Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 21. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 26an eta 27an egingo den 21. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 56 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Atzealdea Pépinière Bernard Lacrouts

Pépinière Bernard Lacrouts

Bernard Lacrouts

2 ter route des Pyrénées 65500 Sanous

bernard.lacrouts@orange.fr

00 34 5 62 31 62 12

Espezialitatea

Landare bizikorrak eta Salviak

Historia

Familiako zen antzinako baserri batean sortu genuen mintegia 1994an. Landare bizikorretan espezializatuak gaude eta hauek, bai garai hartan eta baita gaur egun ere, klima askotara egokitzen direnez, gero eta preziatuagoak dira.

Zergatik

Bilduma-landareekin aritzea oso gustoko dut, etengabeko aurkikuntzara eta bilaketara bideratzen bait nau.

Barietateak

Salbia barietate asko eta interesgarriak ditut.

Beste azokak

Mintegitik gehienez 100 kilometrora dauden tokiko azoketan hartzen dut parte.

Multimedia