Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 23an eta 24ean egingo den 18. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Pépinière Côte Sud des Landes

Pépinière Côte Sud des Landes

Philippe Labbe

36 Route de Lartigue, 40230 Saint-Geours-de-Maremne, Francia

commande@pcsdl.fr

00 33 695 39 20 30

Espezialitatea

Bildumako zuhaitz eta zuhaixkak

Historia

Frantziako hego-mendebaldean, lore zaleek Côte Sud des Landes mintegia oso ondo ezagutzen dute. Haztegia Marenneko Saint-Geoursen dago eta 10 hektareako azalera du. Duela 20 urte, Philippe Labbek familiako jarduera, bildumako landareak ekoiztu eta saltzera bideratu zuen. Mintegiko landare askoren ugalketa eta produkzioa atzerrira egindako bidaia askori esker lortu da.

Zergatik

Bere sortzailearen talentua dela eta, mintegian 1.300 landare bitxi edo ez ohiko aurki ditzakegu. Bereziak izanagatik, sendoak ere badirenak: zuhaitzak, zuhaixkak, landare igokariak eta landare iraunkorrak.

Lur azidoetarako egokiak diren landareekiko ezagutzagatik ere oso ezaguna da mintegia: acer, camelia, azalea, hosta, syringa...

Barietateak

Bere landare bilduma ugariaren artean, jariatzen duten lurrin edota usainagatik nabarmentzen diren hainbat landare ditu: Choisya Ternata Apple Blossom, Daphne Perfume Princess sendo eta iraunkorra, Jasminum Officinale Aureum edo Jasminium Samba jazminak, baina baita loraldi ugaria duten Syringa Tinkerbelle eta Syringa Flowerfest WhiteSyrinkle Princess ederrak ere.

Multimedia