Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 19. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 29an eta 30ean egingo den 19. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

Historia
Ezagutu antzinako larrosen, larrosa ingelesen, zuhaixka loradunen eta larrosa igokarien bildumarik ederrenetako bat. Forma, kolore eta aroma guztietako larrosak ditugu.
Zergatik
Beti saiatzen gara sorkuntza berriak erakusten, bai arrosa landare ingelesenak eta baita frantsesenak ere. Arantzadunak edota arantzik gabekoak, kolore distiratsunak, etab. Larrosa bakoitzak du bere sekretua.
Barietateak
Larrosaren paradisu honetan, Williams, Kat eta David Austin izen bereziko hainbat larrosa mota ezberdin aurki ditzakegu eta baita ingeles jatorriko larrosak ere, Eric Pauly-Petit, mintegiko jabea, ingeles barietateen zale amorratua baita. Tokoi berrien bila, kanala bera askotan gurutzatu ohi izan du. Nabarmentzekoa da, adibidez, Peace And Love barietatea, larrosa berdea ezizenez ere ezagutua dena. Jatorri ingeleseko larrosen artean, Lady Emma Hamilton edota Spirit Of Freedom dira nabarmentzekoak. Lore handiko arrosen artean berriz, Claude Brasseur, Arthur Rimbaud edota Broceliande nabarmendu ditzakegu.