Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 21. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 26an eta 27an egingo den 21. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 57 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Atzealdea Pépinière de la Roseraie de Saint Vincent

La Roseraie de Saint Vincent

Eric Pauly-Petit

Chemin Henri IV, 64530 Labatmale, Francia

contact@monrosier.com

00 33 621 38 29 55

Espezialitatea

Larrosa bildumak

Historia

Ezagutu antzinako larrosen, larrosa ingelesen, zuhaixka loradunen eta larrosa igokarien bildumarik ederrenetako bat. Forma, kolore eta aroma guztietako larrosak ditugu.

Zergatik

Beti saiatzen gara sorkuntza berriak erakusten, bai arrosa landare ingelesenak eta baita frantsesenak ere. Arantzadunak edota arantzik gabekoak, kolore distiratsunak, etab. Larrosa bakoitzak du bere sekretua.

Barietateak

Larrosaren paradisu honetan, Williams, Kat eta David Austin izen bereziko hainbat larrosa mota ezberdin aurki ditzakegu eta baita ingeles jatorriko larrosak ere, Eric Pauly-Petit, mintegiko jabea, ingeles barietateen zale amorratua baita. Tokoi berrien bila, kanala bera askotan gurutzatu ohi izan du. Nabarmentzekoa da, adibidez, Peace And Love barietatea, larrosa berdea ezizenez ere ezagutua dena. Jatorri ingeleseko larrosen artean, Lady Emma Hamilton edota Spirit Of Freedom dira nabarmentzekoak. Lore handiko arrosen artean berriz, Claude Brasseur, Arthur Rimbaud edota Broceliande nabarmendu ditzakegu.

Multimedia