Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 18. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 23an eta 24ean egingo den 18. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 47 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Pépinière des Deux Caps

Pépinière des Deux Caps

Diane Nys – Dirk Scheys

La Pulle, 53270 Torcé-Viviers-en-Charnie, Francia

info@deuxcaps.fr

0033638048914

Espezialitatea

Heuchera, Hosta & Agapanthus

Historia

Gure ibilbideari 2001ean ekin genion, Hostas & Zo izeneko mintegia Belgikan sortu genuenean. 2012tik, Frantzian ere badugu mintegia, Pépinière des Deux Caps du izena.

Heucheretam espezialistak bihurtu gara eta mundu osoan ezagunak diren barietate propioak ditugu.

Multimedia