Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 19. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 29an eta 30ean egingo den 19. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Pépinière des Farguettes

clematis

Nadine Dewost

575 route des Tuilières, 24 520 Saint Nexans-France

ndfarguettes@nordnet.fr

00 33 681 79 70 82

Espezialitatea

Clématites

Historia

Arrosetan espezializatutako enpresetan lan egin izan dugu beti eta 1990ean, Frantziako hego-mendebaldean, antzinako arrosen eta paisaia-arrosen bildumetan espezializatutako mintegia jarri genuen. Beranduago, clematiak landatzen hasi ginen. Gaur egun, larrosak landatzeari utzi diogu eta clematiak soilik ditugu.

Zergatik

Ohiko saltokietan aurkitzen ez diren edo gutxi ikusten diren landareak deskubritu eta zaleei ezagutaraztea da liluratzen nauena, ezezagunak diren klemati botanikoak edo hibridoak adibidez.

Barietateak

'Clematis maximovicziana 'terniflora' eta 'Yukikomachi' hibridoa ditut gogokoen bereziki.

Beste azokak

Parte hartzen dudan azokak:

  • Varietas Florum à Saint Sever (40)
  • Les Jardins de la Marquise à Pompadour (19)
  • Nexon ( 87)
  • Randan ( 63)
  • Ordan-Larroque (32)
  • Saint Nicolas de la Grave (82)

Jasotako sariak:

Clematis onenaren sariak jaso nituen Saint Jean de Beauregard-en

Multimedia