Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 21. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 26an eta 27an egingo den 21. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 56 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Atzealdea Pépinières du Lac des Joncs

Pépinières du Lac des Joncs

Willy De WILDE

Le Lac des Joncs, 24580 Rouffignac-Saint-Cernin-de-Reilhac, Francia

contact@pepilacdesjoncs.com

0033647491583

Espezialitatea

Graminea & Hemerocalis

Historia

Gure mintegia Dordoñan dago, Barradeko basoaren erdian, Sarlat eta Perigueux-en artean.

2004an ireki genuen eta hasieratik, lorezaintza gustuko dutenentzat oso leku ezaguna izan da.

Gramineoetan eta hemerokallis-etan espezializatuta gaude, baina landare iraunkor ugari ere eskaintzen ditugu.

2005az geroztik, Hemerocallisei arreta berezia eskaintzen diegu. Urtero, gure bilduma handiagotzen duten barietate berriak ditugu. Mintegien bertan egindako guretzaketen ondorioz, hibrido asko behaketa eta biderketa fasean daude.