Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 21. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 26an eta 27an egingo den 21. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 56 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Atzealdea Pépinières Dupouy Thierry

Pépinières Dupouy Thierry

Thyerry Dupouy

436 Route de Mourtera, 40320 Eugénie-les-Bains, Frantzia

thierry.dupouy40@orange.fr

00 33 970 353 774

Espezialitatea

Zitrikoak

Historia

Zitrikoen paradisua da mintegi hau. Landetako bihotzean, Eugenie-les-Bains-en hain zuzen, Dupouy familiak 30 urte luzez dara bere hobby gogokoenarekin konprometituta: kalitatezko zitrikoak ekoiztu eta saltzea, beti ere, jatorrizko espezieak mantenduz eta batez ere, oso emankorrak diren espezietan nabarmenduz.

Gaur egun, Thierry Dupouyk, 94 barietateko bilduma bat jasotzen duen paradisu honen gakoak honako hauek dira: zedro, limoi, clementina, guayaba, kumquats, mandarina, laranja, pomelo, yuzu... landare sorta handia du. Zerrenda zehatza lorazainen hamar mandamenduak baino askoz luzeagoa da.

Zergatik

Zitrikoetan aditua den Landetako mintegia gara.

Barietateak

Landare ugari ditugu: limoiak, klementinak, laranjak, pomeloak, mandarinak, etab. THIERRY DUPOUY PÉPINIÈRÉPINIÈRESen bilatzen ari zaren zitrikoak aurkituko dituzu.

Multimedia