null Pagomotzak, natura- eta kultura-ondare harrigarria
2020 / 06 / 14
Pagomotzak Artasoko basoan

Pagomotzak kultura- eta natura-ondarearen gordailu garrantzitsuak dira. Gure arbasoek basoak ustiatzeko erabiltzen zituzten teknikak erakusteaz gain, basoetako biodibertsitatearen erakusle nabarmenak dira eta hauen kontserbazioa oso garrantzitsua bihurtu da arriskuan dauden espezie ezberdinak babesteko. 

Artasoko basoa mota honetako zuhaitzen erakusle egokia da, bertan lepatze proiektu bat martxan bait dago. Eta proiektuko kideetako bat izango da ibilaldiko gidaria, Valentin Mugarza, Aizkorri-Aratz Natura-Parkeko zuzendaria eta pagomotzetan aditua. 


Arantzazuko parketxeak antolatutako ibilaldia ekainaren 14an izango da  goizeko 9:30ean. Arantzazuko aparkalekuan elkartu ondoren bideari ekingo zaio Artasoko basoraino. Han adin ezberdineko pago motzak ikusi eta haien ezaugarriak ezagutzeko aukera izango dute bertaratuek. 

Txangoak 4 ordu inguruko iraupena izango du eta zailtasun ertainekoa da, publiko orokorrari zuzendua. Oinetako egokiak eta ura eramatea gomendatzen da. Prezioa pertsonako 6 eurotakoa da eta haurrentzako (5-12 urte) 3 eurotakoa. . Izena ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak izateaz gainera, eguraldia dela medio, azken orduko aldaketaren bat balego, modu horretan antolatzaileek izena eman dutenei abisu emateko aukera izango dutelako.

Jarduerara etortzen direnak talde txikitan ibiliko dira, segurtasun tarteak errespetatuz eta musukoa jantzita beharrezkoa bada, norberak ekarri behar du etxetik. Gel hidroalkoholikoa eskainiko da.


Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko:
943 78 28 94 / 699 335 183 
arantzazu@gipuzkoanatura.eus 
www.gipuzkoanatura.eus