Atzealdea Parketxeak irekita ekainaren 3tik aurrera

2020 / 05 / 29
Jarduera berezien egutegia

Jardueraz beteriko egitaraua dago ekainean lau natura-parkeetan

Bi hilabete eta erdiren ondoren, iritsi da azkenean eguna: ekainaren 3an, asteazkenarekin, parketxe guztiak irekita egongo dira berriro (Lizarrusti izan ezik). Instalazioak egokituta eta prestatuta daude SARS-Cov-2 birusa kutsatzeko arriskua ibitzeko.
Jardueraz beteriko egitaraua dago ekainean lau natura-parkeetako bost parketxeetan (Arditurri, Iturraran, Barandiaran museoa, Anduetza eta Arantzazu).
Lanak izango dituzte bisitariek hainbeste ekintzen artean gustukoenak aukeratzeko (ikusi egitaraua).
Kukua isildu aurretik itzuli nahi genuen; haren kantua entzun daiteke oraindik Gipuzkoako baso eta mendietan.