Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Pépinière Côte Sud des Landes
Historia
Frantziako hego-mendebaldean, lore zaleek Côte Sud des Landes mintegia oso ondo ezagutzen dute. Haztegia Marenneko Saint-Geoursen dago eta 10 hektareako azalera du. Duela 20 urte, Philippe Labbek familiako jarduera, bildumako landareak ekoiztu eta saltzera bideratu zuen. Mintegiko landare askoren ugalketa eta produkzioa atzerrira egindako bidaia askori esker lortu da.
Zergatik
Bere sortzailearen talentua dela eta, mintegian 1.300 landare bitxi edo ez ohiko aurki ditzakegu. Bereziak izanagatik, sendoak ere badirenak: zuhaitzak, zuhaixkak, landare igokariak eta landare iraunkorrak.
Lur azidoetarako egokiak diren landareekiko ezagutzagatik ere oso ezaguna da mintegia: acer, camelia, azalea, hosta, syringa...
Barietateak
Bere landare bilduma ugariaren artean, jariatzen duten lurrin edota usainagatik nabarmentzen diren hainbat landare ditu: Choisya Ternata Apple Blossom, Daphne Perfume Princess sendo eta iraunkorra, Jasminum Officinale Aureum edo Jasminium Samba jazminak, baina baita loraldi ugaria duten Syringa Tinkerbelle eta Syringa Flowerfest WhiteSyrinkle Princess ederrak ere.