Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 21. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 26an eta 27an egingo den 21. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 57 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Pépinière du Lela

Historia
1997an sortu genuen mintegia eta gure helburua paisajismora dedikatzen diren enpresei basamortuko landare bizikorrak helaraztea da.
Zergatik
Landare-aniztasuna ezagutzera emateko helburuarekin, bezeroei landare-mota anitza eskaintzea da nire asmoa.
Barietateak
- Baptisia pendula
- Amsonia hubrichtii
- Dierama
- Phlox paniculata ‘Robert Poore’
- Sideritis scardica
Beste azokak
- Varietas Florum à Saint sever(40)
- Saucats (33)
- Lamontjoie (47)
- Saint Nicolas de la grave (82)
- Ordan laroque (32)