Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Pépinière Michel Lumen
Historia
Haztegi bat 40 urtez baino gehiagoz zuzendu ondoren, duela 20 urte arboreto baten barruan, ekoizpen gune bat sortu nuen. Asiako landareak laboratzen ditut; horietako batzuk Txinako Medikuntza Tradizionalean erabiliak dira. Ipar Amerikara, Australiara, Erdialdeko Asiara eta, bereziki, Himalaiara 30 urtez baino gehiagoz egindako bidaiek, landare hauek gertutik ezagutzeko aukera eman didate. Batez ere, beraien inguru naturalak ezagutu eta gure lorategietan nola landatu daitezkeen ulertu ahal izateko.
Zergatik
Miscanthus generoko bilduma nazionala landatu dut Podestateko Arboretumean, eta bilduma espezifikoak edo tematikoak aberasten jarraitzen dut.
Barietateak
Landare guztiak interesgarriak iruditzen zaizkit.
Beste azokak
Frantzian zenbait sari jaso ditut: Courson, Chantilly, St Jean de Beauregard-en eta beste leku batzuetan. Baita Italian ere.