Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 21. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 26an eta 27an egingo den 21. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 56 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Atzealdea Pépinières Lafitte

Pépinières Lafitte

Béatrice Faizon

Quartier Greciette, 64240 Mendionde, Francia

info@lafitte.net

00 33 5 59 29 62 54

Espezialitatea

Zuhaitz eta zuhaixkak

Historia

Germain Lafittek sortu zuen mintegia 1930eko hamarkadan. Ipar Euskal Herriko nekazari zen Germain eta Europako gaztainondoak sarraskitu zituen tintaren gaixotasuna sendatzeko asmoarekin baratzezaintzan espezializatu zen. Gaztainondo japoniarrei esker lortu zuen gaitzari aurre egitea, erresistenteagoak baitira. Hauek, XX. mendearen hasieran Japoniako Inperioa ebanjelizatzera joan ziren euskal misiolariek ekarri zituzten gure lurretara. Gaur egun ere, iraganeko legatuari eutsi nahian, haztegiak 10.000 gaztainondo inguru ekoizten ditu urtero, bere zuhaitz enblematikoa baita.

Harrezkero, Lafitte mintegiek askotariko landareak dituzte, eta parke eta lorategiak hornitzeko eta apaintzeko baliagarriak diren zuhaitz, zuhaixka, konifero, landare igokari, baiadun landare eta abarren sorta zabala eskaintzen dute.

Zergatik

Gaur egun, landare-mota ugari lantzen dituzten 32 mintegizale eta teknikarik osatzen dute Laffite. Zuhaitz, zuhaixka, larrosa, gaztainondo eta koniferoen 1.000 barietate baino gehiago ditugu.

Barietateak

Udaberri honetarako barietate bereziak: astigar japoniarrak, erlaitzak, Indiya Charm gamako Lagerstroemia, Viburnum... eta beste landare asko aurkituko dituzu.

Multimedia