Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Planete Pelargonium
Historia
1978an nire anaiak sortu zuen Fleur de Gascogne mintegia. 1991n elkarrekin hasi ginen lanean, enpresa bateratu bat sortuz. 2008an Lorategi Botanikoa sortu nuen. 2009an Klaus zikloiak eragin zigun, eta kalte handiak jasan genituen. 2018an nire mintegi propioa sortu nuen, Planete Pelargonium izenekoa.
Zergatik
Aurpegi asko dituen landare hau oso gogoko dut. Landare honekiko dudan maitasunak, lan garrantzitsu honekin jarraitzera bultzatzen nau. Biodibertsitatea sustatzen eta landare-ondarea mantentzen gure aletxoa jartzea da nire helburua. Gu ere etorkizuneko ondarea eraikitzen ari bait gara.
Barietateak
Ditudan pelargonium mota guztiak dira nire gustuko. Baina bat aukeratu beharko banu, Pelargonium 'Planet therese Fournet' izango litzateke, nire amaren izena duen nire sorkuntza baita.
Beste azokak
- Gaujacq (40)
- Albertas (13)
- St Jean de Beauregard (91)
- Gradignan (33)
- Prisse La charriere( 79)