Erakusleak

 

Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 20. Azokan

Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 27an eta 28an egingo den 20. edizioan. 

Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.

 

 

Atzealdea El Alamillo Haztegi ekologikoa

El Alamillo Haztegi ekologikoa

Alonsi Navarro

Alhaurín de la Torre, Málaga

alonsinavarro@hotmail.com / lola@huertum.com

952 11 20 91 / 669 90 03 21

Espezialitatea

Modu ekologikoan landutako landare usaintsuak eta erabilera sendagarria dutenak eta haziak

Historia

Duela ia 20 urte hasi ginen lanean, lehenbizi landare apaingarriekin eta gero landare usaintsu, sendagarri eta sukaldean erabili daitezkeenekin. Gaztarotik gabiltza haziak berreskuratzen, hasieran baratzeko landareen haziak berreskuratzen hasi ginen eta ondoren landare basatienak.

Laborantza metodoak aldatuz joan gara. Nekazaritza tradizionalarekin hasi eta nekazaritza ekologikora egin genuen salto, ondoren nekazaritza sinergikora eta, azkenik, biodinamikara. Naturara zor diogun begiruneak eragindako progresio naturala izan da gurea.

Zergatik

Gure eguneroko lana antzinako barietateen haziak kontserbatu eta berreskuratzean datza eta baita sendabelarren, sukaldareko erabiltzen diren landareen eta landare usaintsuen bildumak sortu eta mantentzea ere.

Lurrarekin, haziekin eta landareekin egindako ikerketa-lan sakona eginaz garatzen dugu proiektu hau. Honi esker, gure intsumoak nola sortu, landare batzuek besteak nola sendatu ditzaketen, baita pertsonei eragiten dizkieten gaixotasunak sendatzeko baliogarriak izan daitezkeen edota beste laborantza batzuen propietateetan eragin dezaketen edo ez (lurrinak, zaporea, mantenugaiak, etab.) ikertu dezakegu.

Barietateak

Belar usaintsu ugari ditugu, besteak beste, erromeroa, ezkaia, albahaka, salbia, oreganoa, perrexila, martorria eta menda. Horien eta beste batzuen artean, era askotako barietateak eskaintzen ditugu.

Multimedia