Erakusleak
Mundu guztiko landare bildumak erakusgarri izando dira Landare Berezien 21. Azokan
Kontinente guztietako landare eta loreak ezagutu eta erosteko aukera paregabea eskainiko du beste behin Iturrarango Landare Berezien Azokak apirilaren 26an eta 27an egingo den 21. edizioan.
Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 56 mintegik beren aleak ikusgai eta salgai jarriko dituzte Iturrarango Lorategi Botanikoan. Landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegun lore eta landareak aurkitu ahalko dituzte norbanako zein bildumagileek.
Atzealdea Plantes Miniatures
Franck Dodé
Les Tuileries – Route de Figeac 46000 CAHORS
sanjuan.fabienne@neuf.fr
00 33 607 31 41 42
Espezialitatea
Landare caudiciformeak, Euphorbia eta landare mamitsuak.
Historia
Frantziako hego-mendebaldean, Quercy konderriaren erdian, kokatua dagoen nire mintegian 2009ko irailaz geroztik, landare mamitsuak ugaltzen diardut.
Kopuru mugatuetan ekoiztutako landare bitxi hauek, "arruntak" zein bildumakoak, gure etxeko txoko txiki batean bidaia exotiko bat burutzeko aukera ematen digute. Caudex landareetan espezializatua nago bereziki. Baobab erako bentrua landareak ere baditut. Landare horiek beraien ur-erreserba enborrean edota sustraietan izaten dute. Gehienak Afrikatik eta Madagaskarretik datoz.
Urtean hogeita hamar bat espezie ereiten ditut eta mozketa bidez, 1.000 espezie inguruko bilduma mantentzea lortzen dut. Negutegiak 480 m2-ko azalera du eta honi 150 m2-ko azalerako duen estalkia gehitu behar zaio. Bertan, Yuca errustikoen bilduma bat daukat.
Zergatik
Hogeita bost urte daramatzat landare bildumak osatzen, eta bokazio horrek nire grina partekatzera eraman nau.
Barietateak
Miniaturazko euforbia inermia landareak.
Beste azokak
Salmenta landare azokaketan burutzen dut, baita mintegian ere, asteazkenetan edo aurretik hitzordua eskatuta.