Atzealdea Rogainea Lizarrustin irailaren 16an eta 17an

Irailak 16 larunbata eta 17 igandean, 2023ko Ipar Ligako Lizarrustiko orientazio proba antolatuko dute GOT eta CDN orientazio taldeek. Larunbat arratsaldean, distantzia ertaineko proba ospatuko da eta igande goizean berriz distantzia luzekoa. Bi probak, Lizarrusti- Alleko – Lareoko urtegiaren inguruan ospatuko dira. Lehendik rogaine moduko probak antolatu badira ere bertan, 2023ko udaberri – udan, Roberto Pascual Orcajo-k “Paskik” egindako mapa berriak estreinatuko dira bertan.
Ipar ligako probetan ohikoa den moduan, orientazio kiroleko kategoria ofizialez gain, OPEN kategoria irekiak ere izango dira bertan, orientazio kirola ezagutu eta/edo Gipuzkoako GOL orientazio ligan parte hartu ohi duten zaletuentzat pentsatuta. Parte hartzaileek proba bakar batean edo bitan parte hartu ahal izango dute.
EGITARAUA
IRAILAK 16, LARUNBATA (Distantzia ertaina) – Lizarrusti – Alleko
- 13:00 h. Lizarrustiko lehiaketa-gunearen irekiera
- 14:00 h. Lehenengo korrikalariaren irteera
- 16:30 h. Azken korrikalariaren irteera
- 18:00 h. Helmuga itxiera
- 18:00 h. Zoru gogorraren irekiera Ataunen.
IRAILAK 17, IGANDEA (Distantzia luzea) – Lizarrusti Lareo
- 08:30 h. Lizarrustiko lehiaketa-gunearen irekiera
- 09:30 h. Lehenengo korrikalariaren irteera
- 12:00 h. Azken korrikalariaren irteera
- 14:30 h. Helmuga itxiera
- 14:00 h. Sari banaketa Lizarrustin