Atzealdea RURALtXA argazki erakusketa
Arantzazu parketxean, Aizkorri-Aratz natura-parkeko interpretazio zentroan, RURALtXA! argazki erakusketa dago ikusgai irailan zehar.
48 argazki esanguratsuen bidez, erakusketa honek mendiko larreen kontserbazioarekin lotutako onura ekosistemikoak hurbildu nahi dizkio bisitariari, eta horiek erabiltzen dituen abeltzaintza-erabilerari balio handiagoa eman nahi dio. Mendiko abeltzaintzatik eratorritako km0 produktuak erosteko pizgarria eta mendizaleei artzaintza-eremuetan portaera-jarraibide batzuk ematea ere erakusketa honen helburuak dira.
RURALtXA proiektuaren helburua mendiko larreei lotutako biodibertsitatea kontserbatzea da, eta, aldi berean, habitat horiek mantentzeko ezinbestekoa den abeltzaintza estentsibo iraunkorra sustatzea. Gainera, jarduera tradizional horren garrantziaz sentsibilizatzea eta ekoizleen lehiakortasuna hobetzea bilatzen da. Horretarako, honako hauek aurreikusten dira: habitaten egoeraren eta abeltzaintza-ustiategien behar sozioekonomikoen diagnostiko-azterketak; egoera hobetzeko gomendioak ematen dituzten maneiu-planak; habitatak lehengoratzea; onura ekosistemikoen analisia; eta mendietan artzaintza egiten duten ustiategiei laguntzeko tresnen sare bat sortzea. RURALtXA! proiektuak Euskadiko bost natura-gune babestuko herri-mendietan eta Galiziako lautan lan egiten du.
Proiektuaren bazkideak HAZI Fundazioa (Euskadi) eta Coruñako eta Santiagoko unibertsitateak (Galizia) dira. Proiektuak Bioaniztasuna Fundazioaren laguntza du eta Europar Batasunak (NextGenerationEU funtsak) finantzatzen du. Proiektu honen informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu www.ruraltxa.com web orria.