Atzealdea Saguzarrak ugaztun hegalari harrigarriak

Listorretako abenturen barruan, aurten berriz ere, saguzarrak ezagutzeko saioaz gozatzeko aukera izango da uztailaren 1ean, larunbatarekin. Jarduera Listorretako aisialekuan (Errenteria) hasiko da arratsaldeko 21:00etan.
Aiako Harria inguruetan saguzarrak bilatzen hasi aurretik, Ane Caro adituak ugaztun hegalari hauen ezaugarriak azalduko dizkigu: orientatzeko erabiltzen duten sistema, ernaltze zikloa, hibernazioa, espezie ezberdinak…. Gainera, gerturatzen direnek, aplikazio bati esker saguzarrak entzuteko aukera izango dute iluntzen duen bitartean, hau baita saguzarrak behatzeko momenturik egokiena.
Elkargune-puntua: Listorreta aisialekua (Errenteria)
Baldintzak: erreserba egitea beharrezkoa da, plaza mugatuak baitaude.
Prezioa: 6€ (12 urtetik beherakoek 4€)
Ordutegia: 21:00-22:00
Informazio gehiago edo erreserbak:
943 49 50 69 / 688 89 50 68
arditurri@gipuzkoanatura.eus
www.gipuzkoanatura.eus